Haur Hezkuntzako umeei asko gustatzen zaie egunean zehar igarotzen dituzten “munduez” gozatzea. Gaikako ikasgelak dira, eta bakoitzak bere gaitasunak garatzen ditu, bere garapenerako erritmo egokian.
- Mugimenduaren paradisua: psikomotrizitatea lantzen den lekua
- Jolas mundua: “mundu” honek bere sormena estimulatzen du eta bere sozializazioa sustatzen du
- Unibertso matematikoa: ikasleak material manipulatiboaren bidez matematikarako gaitasuna garatzen doaz
- Ikerlarien oasia: gela honetako “ikertzaile” txikiek proiektuak egiten dituzte eta, besteak beste, pentsamendu kritikoa garatzen dute.
- Hizkien dantzalekua: irakurketa eta idazketa lantzeko gela da
- English planet: toki honetan ingelesez garatzen dituzte beren komunikazio trebetasunak