NOR GARA?
Ikastetxearen historioa
1886
Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús, M. Pilar buru zutela, urtarrilaren 31n Bilbora iritsi ziren. S. Frantzisko kaleko 10. zenbakian bizi ziren. Lehenengo solairuan bizi ziren eta beheko lokaletan eskola jarri zuten . Denbora gutxian, hiru erligiosok 130 neskato zaintzen zituzten.
1888
Urtarrilaren 10ean etxe bat alokatu zuten Tiboli kalean. Hurrengo egunean, eliza txiki bat eraikitzen hasi ziren, eta, pixkanaka-pixkanaka, baratzeak eta lorategiak erosi zituzten ikastetxea eraiki ahal izateko. Ekainaren 8an inauguratu zen eskolan Lehen Hezkuntzako ikasketak ematen ziren.
Hasieratik bizi izan zen Bihotzaren Pedagogia. Pedagogia bizia, irekia eta sortzailea, errealitatera egokitzen dena, ikasle bakoitzak bere onena eman dezan, bideak irekiz eta elkarguneak sortuz.
1972
Goi-mailako Batxilergoko gaueko ikasketak hezkidetza-erregimenean ematen hasi ziren, lanpostua hobetu nahi zuten eta prestakuntza handitu behar zuten pertsonei arreta emateko.
1974
Fatima ikastetxea eraiki zen Haur Hezkuntza eta OHO hartzeko, gure hezkuntzaren erdigunean pertsonak jartzen dituen metodologia aktiboen eta hezkuntza pertsonalizatuaren jarraibideei jarraituz.
1975
Matrikula-eskaera handiaren aurrean, (ikastetxe erligioso batzuk DBHrekin bakarrik geratu zirelako), Elkargoen arteko BBB sortu zen hainbat erlijio-erakunderekin lankidetzan.
1996
LOGSEren hasierarekin, Batxilergo berria baimentzen da, Giza eta Gizarte Zientzien ikasketak, Natur Zientziak eta Osasuna eta Teknologia espezialitateekin Tiboliko ikastetxean, DBHko 2. zikloarekin batera. Lehen Hezkuntza eta DBHko lehen zikloa Fatima ikastetxean ematen dira.
2011
Tiboliko Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús ikastetxea eta Enekuriko Fatima ikastetxea batu egin ziren, bi egoitza zituen ikastetxe bakar batean, Esclavas SC – Fátima izenpean.
2013
Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús Kongregazioko ikastetxeen ACI Hezkuntza Fundazioa sortu zen, 8 autonomiatan 15 ikastetxe biltzen dituena.