ACI Taldeak Esclavas del Sagrado Corazón de Jesús sortutako haur eta gazteen mugimendu kristaua gara, hauek eta laikoek lagunduta, Santa Rafaela Mariaren antzera, Jesusengan Bera bezalakoak izateko indarra aurkitzen dugun karisma bera bizi dugularik, adiskidetzearen zereginean bizitza ematen duten pertsonak, mundu gizatiarrago eta anaitsuago bat egiteko.
Pertsonaren errealitatetik abiatuta, eliz komunitatean konpromiso bat sustatu nahi dugu. Hazkunde faseak eta erritmo pertsonala hartzen ditugu kontuan. Ezinbestekoa deritzogu laguntza pertsonala eta taldekoa, bakoitzak bere bizitzan Jainkoaren plana aurkitu dezan. Pedagogia estilo bat, honako hauek uztartzen dituena: bizitzari arreta, begiratzen jakitea, partekatzea, berrirakurtzea eta bizitza ospatzea.