Gure garraio zerbitzuak, Bizkaiko hainbat lekutatik eta Castrotik ikastetxera iristea, errazten du. Gaur egun 8 ibilbide ditugu. Ibilbide edo geltoki berriak prestatzeko eskaerak entzun eta aztertzen ditugu.
Autobus guztiek segurtasun uhalak dituzte eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauak betetzen dituzte. 1, 2 eta 3 urteko ikasleen garraioan segurtasuna bermatzeko, Kidy Bus Harness arnesak autobusetan erabiltzeko aukera ematen du ikastetxeak, bost euste-puntu ematen baitituzte
Linea guztietan autobusaren jagoletzaz eta zaintzaz arduratzen diren langileak daude ibilbide osoan.
Autobusak beti gelditzen dira Udalak adierazitako garraio publikoen geralekuetan.