Ikastetxean proiektutan lan egiten dugu Haur Hezkuntzan,
Lehen Hezkuntzan eta DBHn. Patiotik itzultzean pertsianak jaitsita aurkitzen diren egunean,… hasi da festa! Badakite proiektu berria hasten dugula “Hasierako erronka” deitzen dioguna.
Ilusioz beteta, zer proiekturi ekin diogu ikusteko, ingurura begiratzen dute. Ateak Historiaurreko haitzuloetan bihurtzen dira, edo bonbiletan energia mota desberdinak ikasteko. Digestio-aparatuko zatiak ikasteko eta zer jan behar dugun osasuntsu eta indartsuak hazteko, izugarrizko Gargantuetan bihurtzen dira ere. Jarduera motibatzaileren baten ondoren proiektua hasteko, estrategia bat egiten dugu:
bizi izan dutenari buruz hausnartzeko pentsamendua.
Hurrengo egunean taldeak egingo ditugu, eta ikasle bakoitzak
aukeratu behar du, bere taldearekin adostuta, zer rol beteko duen
proiektuan: idazkaria, bozeramailea, koordinatzailea
edo ikuskaria.
Proiektuaren jardueretan, edukiak praktikaren bidez ikasiz gain, ikasleek metakognizioak egiten dituzte, bere lanari buruz hausnartzen eta ebaluaketa eginez hurrengo proiektuan hobetzeko asmoz.
Proiektuaren amaieran, “Irakaskuntza ospakizuna” egiten dugu: familiak ikasgelara etortzen dira eta ikasleek zer landu duten, azken produktuak eta haien portfolioak azaltzen dizkiete.
Urduritasun handiko eguna da, baina ilusio handikoak, “maisu” bihurtzen baitira eta haien familien “maistrak”.